Irekita dago jada gure zentroetan hurrengo ikasturterako matrikula egiteko epea. Ez zaitez plazarik gabe gelditu!
Kids&Us-en lehenengo ikasturteak 1 eta 2 urteko haurrentzat daude zuzenduta: Mousy eta Linda. Ikasturte hauek zoragarrienak dira. Ingelesaren ibilbidea estimulu emozionaletaz beteriko ingurune batean hasten da eta lehenengo egunetik sortzen da elkarrekintza. Modu honetan, haurren lehenengo hitzak ia aldi berean garatuko dira bere ama-hizkuntzan eta ingelesez.
Kids&Us-eko pertsonaiak hazi egiten dira eta benetako mutil eta nesketan inspiratuta daude. Sam, esaterako, jakinguratsua da eta esploratzeko irrikaz dago. Modu honetan, ikasleek ingelesa haien interes eta motibazioekin zerikusia duten egoeretatik ikasten dute.
Kids&Us-en bizitzako lehen urteetan aktibatzen diren mekanismo guztiak baliatu eta optimizatu nahi ditugu, hauek bigarren edo hirugarren hizkuntza ikastearen zerbitzuan jartzeko. Horretarako, haurren garuna konektatu eta aktibatu behar dugu, haurrak estimulu esanguratsuetaz inguratuz, ikasteko berezko gaitasunak ahalik eta gehien sustatu ditzaten.
Adin talde honen energia jarduera motz eta anitzak eginez profitatu behar da: abestiak, ipuinak, karta jokoak, mugimenduak, mimika, pegatinak, etab. erabiltzen dira. Egoera guztietan ikasleek hizkuntza erabiltzeko eta ahalik eta gehien komunikatzeko aukera izango dute.