Usamos cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia de navegación y ofrecerte contenidos y publicidad relevantes para ti. Consulta nuestra política de cookies actualizada.
Kids&Us Donostia y Kids&Us Errenteria

1 eta 2 urteko haurrentzako ikastaroak

Honek 03/03/2019 argitaratua Kids&Us Donostia-Errenteria

Badakigu gurasoek haurrei bizitzako lehenengo urteetan ez dietela soilik orainaldian hitz egiten, eta hazten diren heinean aditz-denborak gehitzen, baizik eta haurrek dena aldi berean ikasten dute, modu natural batean. Guk ideia berdina ezartzen diogu ingelesari, beraz, haurrek klaseko lehenengo egunetik ingelesez egiten den mundu batean murgiltzen dira. Hau da, ikasiko dutena ama-hizkuntza balitz bezala tratatzen dugu. Ingelesez pentsatzen ikas dezatela bilatzen dugu. Kids&Us-en ikastaro bakoitza pertsonaia zehatz bati buruzkoa da, eta ikasleek pertsonaia horrekin bere burua identifikatzen dute, adin berdina baitu.

Zure alaba edo semea 2018an jaio baldin bada, Mousy izeneko ikastaroan egongo litzateke. Mousy sagu bihotzbera eta atsegina da, eta elkarrekin ingelesa ezagutuko dute jolas, abesti eta istorioen bitartez, baita adin horretako haurrentzat egunerokoak eta gertukoak diren egoeren bidez ere.

2017an jaio bada, orduan Kids&Us-en Linda ikastaroan sartuko litzateke. Linda bi urteko beste sagutxo bat da, beti bere maskotarekin egoten dena, Bunny untxia. Linda neska heldua izatera jolasten du eta Bunny ere heldua izaten irakatsi nahi dio. Haiekin, zure seme-alabak bere adineko hizkuntza-mailan komunikatzen ikasiko du, bai ulermen- eta bai adierazpen-mailan, oinarrizko argibideak jarraituz eta hitzak eta egiturak elkartuz, esaldiak osatzeko.

Haur txikien klaseak 45 minutukoak dira, astean behin. Gehienez 5 ikasle daude talde bakoitzeko, bakoitza pertsona heldu baten laguntzarekin, normalean aita edo ama.

19-20 ikastaroko izen-ematea apirilean hasiko da, baina gure zentroetan tasei, ordutegiei edota proba-moduko saioei buruz dagoeneko jakinarazi zaitzakegu. Email bat idatz iezaguzu eta behar duzun informazioa bidaliko dizugu.

 

Zergatik Kids&Us?

Haurrek 1 eta 7 urte bitartean hasten dituzte klaseak eta haien ingelesa haiekin batera hazten da, ikasturtez ikasturte, istorio batetik bestera. Klaseak oso dinamikoak dira, kantu eta jolas ugari dituzte, baina argi daukagu gure helburua ingelesa irakastea dela eta ez soilik haurrak entretenitzea. Jarduera bakoitza haurrentzako ikaskuntza premia zehatzak betetzeko diseinatuta dago, ez dugu beraz inoiz denbora galtzen.

Ikasle bakoitzarekin lan pertsonalizatua egiten da, talde murriztuetan (taldeko 8 ikasle gehienez eta 5 "Babies" aroan) asteroko jarraipena eta hiruhilabeteko txostenak eginez, formakuntza berezia duten irakasleekin, haurrekiko kidetasuna eta gertutasuna dutenak.

Gure metodoa da ikaskuntzaren gakoa: naturaltasunean oinarrituta, jarraia, motibazioa sustatzen duena, dibertigarria, eraginkorra, pedagogikoa eta ahozkotasuna gailentzen duena.

Audioaren entzumenak eta gurasoekiko komunikazioa oso garrantzitsuak dira guretzat eta horregatik hainbat app sortu ditugu, prozesu horiek ahalik eta gehien errazteko (My Locker, My Kids).

Kids&Us-en, haurrek txikitatik ikasten dute ingelesa modu natural batean. Honek ikaskuntza globala errazten du eta oinarrizko gramatika pixkanaka barneratzea baimentzen du. Gainera, ahoskera zuzena modu natural batean lortzen da.

Ikastaro ezberdinak ditugu baina Kids&Us-en ez dugu mailataz hitz egiten, denetariko edukiak ikasten baitira. Jarduera bakoitzak aurreko ikastaroetako edukiak eta helburuak finkatzen eta zabaltzen ditu, DBH bukaeran eta Batxilergoan gaitasunezko maila (C1) eta maila aditua (C2) eskuratzeko gai izanez.

Kids&Us momentu sentikorrenean hasten da, goiz eta modu sakonean iristen da, baina honek ez du ordu gehiago edo ahalegin handiagorik suposatzen. Aitzitik, denboran zehar ikasteko modu askoz eraginkorragoa da. Emaitzek hau baieztatzen dute, alegia: Donostiako gure ikasle helduenek, 12-14 urte bitartekoak, azterketa ofizialetan B1-B2 mailak egiaztatu dituzte.

 

Nahi baduzu, hurrengo txiki bideoan Mousy klaseak nolakoak diren ikus dezakezu.

Partekatu hemen >