Usamos cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia de navegación y ofrecerte contenidos y publicidad relevantes para ti. Consulta nuestra política de cookies actualizada.
Kids&Us Donostia y Kids&Us Errenteria

3 urteko haurrentzako ingeles ikastaroak

Honek 25/02/2019 argitaratua Kids&Us Donostia-Errenteria

Zure semea edo alaba 2016an jaio bada, zure Kids&Us sarrera ikastaroa Sam da. Sam inguruan duen mundua ezagutzeko irrikaz dagoen haurra da. Ikastaroan zehar ikasleek bere burua identifikatuta ikusiko duten egoerak biziko ditu. Adibidez: urtebetetzea ospatu, gauzak bere kabuz egiten hasi (komunera joan, arropa jantzi, jan, etab.), parkera joan, zoora joan, piknik egitera joan, etab.

Sam-en klasean panpina eta abesti asko erabiltzen jarraituko dugu, baina horrek ez du esan nahi hizkuntza mailan ez dela gehiago eskatuko. Izan ere, ikasleek ikasturte bukaeran, hitz solteak ordezkatuz joango dira eta egiturak erabiltzea lortuko dute.

Ikastaro honen helburua orokorrean istorioak eta klasean esandakoa ulertzea da, baita egitura sinpleen bidez komunikatzea ere.

Klaseek 60 minutuko iraupena dute, astean behin, eta gehienez 8 ikasleko taldeak dira, irakaslearekin eta ikasleek elkarrekin aritzeko aukera izan dezaten.

19-20 ikastaroko izen-ematea apirilean hasiko da, baina gure zentroetan tasei, ordutegiei edota proba-moduko saioei buruz dagoeneko jakinarazi zaitzakegu. Email bat idatz iezaguzu eta behar duzun informazioa bidaliko dizugu.

Zergatik Kids&Us?

Haurrek 1 eta 7 urte bitartean hasten dituzte klaseak eta haien ingelesa haiekin batera hazten da, ikasturtez ikasturte, istorio batetik bestera. Klaseak oso dinamikoak dira, kantu eta jolas ugari dituzte, baina argi daukagu gure helburua ingelesa irakastea dela eta ez soilik haurrak entretenitzea. Jarduera bakoitza haurrentzako ikaskuntza premia zehatzak betetzeko diseinatuta dago, ez dugu beraz inoiz denbora galtzen.

Ikasle bakoitzarekin lan pertsonalizatua egiten da, talde murriztuetan (taldeko 8 ikasle gehienez eta 5 "Babies" aroan) asteroko jarraipena eta hiruhilabeteko txostenak eginez, formakuntza berezia duten irakasleekin, haurrekiko kidetasuna eta gertutasuna dutenak.

Gure metodoa da ikaskuntzaren gakoa: naturaltasunean oinarrituta, jarraia, motibazioa sustatzen duena, dibertigarria, eraginkorra, pedagogikoa eta ahozkotasuna gailentzen duena.

Audioaren entzumenak eta gurasoekiko komunikazioa oso garrantzitsuak dira guretzat eta horregatik hainbat app sortu ditugu, prozesu horiek ahalik eta gehien errazteko (My Locker, My Kids).

Kids&Us-en, haurrek txikitatik ikasten dute ingelesa modu natural batean. Honek ikaskuntza globala errazten du eta oinarrizko gramatika pixkanaka barneratzea baimentzen du. Gainera, ahoskera zuzena modu natural batean lortzen da.

Ikastaro ezberdinak ditugu baina Kids&Us-en ez dugu mailataz hitz egiten, denetariko edukiak ikasten baitira. Jarduera bakoitzak aurreko ikastaroetako edukiak eta helburuak finkatzen eta zabaltzen ditu, DBH bukaeran eta Batxilergoan gaitasunezko maila (C1) eta maila aditua (C2) eskuratzeko gai izanez.

Kids&Us momentu sentikorrenean hasten da, goiz eta modu sakonean iristen da, baina honek ez du ordu gehiago edo ahalegin handiagorik suposatzen. Aitzitik, denboran zehar ikasteko modu askoz eraginkorragoa da. Emaitzek hau baieztatzen dute, alegia: Donostiako gure ikasle helduenek, 12-14 urte bitartekoak, azterketa ofizialetan B1-B2 mailak egiaztatu dituzte.

 

Nahi baduzu, hurrengo bideoan Sam klaseak nolakoak diren ikus dezakezu.

Partekatu hemen >