Usamos cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia de navegación y ofrecerte contenidos y publicidad relevantes para ti. Consulta nuestra política de cookies actualizada.
Kids&Us Donostia y Kids&Us Errenteria

Abenturaz betetako udaberria Kids&Us-eko Easter Fun Weeks asteetan!

Honek 08/03/2019 argitaratua Kids&Us Donostia-Errenteria

Eskolako oporrak Fun Weeks asteen eta abentura paregabeen sinonimo dira Kids&Us Donostian eta Kids&Us Errenterian. Dena prest dugu Aste Santua jolas, antzerki, eskulan, abesti eta beste hainbat jarduerarekin osatzeko. Den-dena ingeles hutsean, ikasten jarraitzeko eta, aldi berean, ezin hobeto pasatzeko.

Kids&Us-eko Pedagogia Sailak gai zoragarri bat prestatu ditu. «Lost in Italy» da, eta hor Italia osoan zehar ibiliko gara, eta musika, futbol eta abenturaz betetako aste paregabea igaroko dugu.

Zer dira Fun Weeks asteak?

Fun Weeks asteak Kids&Us-ek antolatzen dituen hiri-kanpamentuak dira, eta opor garaian egiten dira. Ingeles hutsean dira, eta umeak, ikastearekin batera, dibertitu egiten dira Kids&Us-en berezko ikaskuntza-metodo naturalari esker. Fun Weeks asteak 3-10 urte bitarteko haurrentzat dira, Kids&Us-eko ikasle izan nahiz ez. Taldeak adin-tarteen arabera antolatzen dira, gehienez 10 ikasle irakasle bakoitzeko, haur bakoitzari banako tratua ematen zaiola bermatzeko eta, horrela, guztien emaitzak eta ikaskuntza optimizatzeko.

Aste Santuko oporretan, haurrak hizkuntzan murgilduko dira, ingurune ludiko eta desberdin batean. Ingelesa ikasteko eta, aldi berean, dibertitzeko modurik onena da.

Eskatu informazio gehiago zure Kids&Us zentroan, eta gaur bertan erreserbatu lekua Easter Fun Weeks asteetarako!

Partekatu hemen >