Usamos cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia de navegación y ofrecerte contenidos y publicidad relevantes para ti. Consulta nuestra política de cookies actualizada.
Kids&Us Donostia y Kids&Us Errenteria

Unibertso

Conoce los talleres de cocina en inglés de Kids&Us
Conoce los talleres de cocina en inglés de Kids&Us

Zer da Little Chef?

Little Chef pedagogia saileko espezialisten lantaldeak eginiko ahaleginaren emaitza da. Eduki esklusiboak eta bakarrak sortzeko lan egiten du lantalde horrek, helburu oso argiarekin: ingelesa ikastea esperientzia interesgarria eta bizigarria izatea haurrentzat nahiz haien familientzat.

Zertan datza ekimena?

Geure sukaldaritza-tailerra sortu dugu, haurrek janariarekin esperimenta dezaten, zapore berriak proba ditzaten eta sukaldean aritzea oso dibertigarria izan daitekeela ohar daitezen.  Eta hori guztia ingelesez!

Little Chef tailerreko errezeta gehienak kultura anglosaxoikoak dira, oso dibertigarriak eta osasungarriak. Besteak beste, Oven Free Oatmeal Cookies, Apple Grape Salad, Banana Split eta Yogurt Parfait platerak nola prestatzen diren ikasiko dugu. Izen bitxiak, ezta? Horiek eta beste asko prestatzen ditugun bitartean, ingelesean murgiltzeko tresna ezin hobea bihurtuko zaigu sukaldaritza.

Little Chef tailerraren helburua da haurrek sukaldaritzarekin loturiko lexikoa eta esamoldeak barneratzea, familian eta modu dibertigarrian hainbat plater prestatzen ikasten duten bitartean.

Oinarrizko datuak 

  • Adina: jarduera hau 3 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.
  • Haur kopurua taldeko: gehienez ere 6 haur talde eta irakasle bakoitzeko.
  • Taldeen banaketa: Little Chef jarduera taldeka banatzen da, haurren adinaren eta motrizitate xehearen (trebeziaren) arabera. Hori dela eta, Little Chef tailerrean bi maila izaten dira:

1. maila, 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela.

2 maila, 7 urtetik gorako haurrentzat, laguntzailearekin edo gabe.

  • Egutegia eta ordutegia: zentro bakoitzak jardueren bere egutegia eta ordutegia ditu; dagokion zentroan kontsulta daitezke.
  • Jardueraren iraupena: 90 minutu.

Hurrengo jarduerak

  • Little Chef

    Lekua: Goenaga esnekiak, Pokopandegi baserria, Igara, Donostia

    Prezioa: 0

    Eguna: 23/03/2019

    Ordutegia: 10:00 Noiz arte: 11:30

    Deskribapena:

    Geure sukaldaritza-tailerra sortu dugu, haurrek janariarekin esperimenta dezaten, zapore berriak proba ditzaten eta sukaldean aritzea oso dibertigarria izan daitekeela ohar daitezen. Eta hori guztia ingelesez!

Partekatu hemen >
¡Pídenos más información!

¡Escríbenos! Contestaremos con mucho gusto todas tus preguntas relacionadas con nuestras actividades y requisitos de admisión.

Informazioa eskatzea
Ingeles gozoena

Kids&Usi buruzko gehiago