Usamos cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia de navegación y ofrecerte contenidos y publicidad relevantes para ti. Consulta nuestra política de cookies actualizada.
Kids&Us Donostia y Kids&Us Errenteria

Kids&Us eta Txiki Txiki Bang Bang zinema

Honek 10/03/2019 argitaratua Kids&Us Donostia-Errenteria

"Txiki Txiki Bang Bang" Bang Bang Zinemako haurrei zuzendutako atala da. Zinema-klub honek zinema eta dibertsioa batzen ditu, zinema elkarbanatutako esperientzia gisa berreskuratuz, eta adin guztietako publikoari dago zuzenduta. Ez datza soilik pelikulak proiektatzean, baizik eta ekitaldi dibertigarri eta parte-hartzailea da.

Etxetik atera, jendez betetako areto batean eseri eta elkarrekin zinemaz disfrutatzea da helburua, batez ere gure bizitzan garrantzitsuak diren pelikulak ikusteko. Ekitaldi bakoitzak jarduera osagarriak ditu (aurkezpena, photocall-a, bideoak, etab.), hortaz, ekintza paregabea da. Pelikula bi aretotan proiektatzen da, jatorrizko bertsioan eta bikoiztuta.

Kids&Us-eko gure ikasleek sarrera doan dute, bakarrik haiekin joaten den pertsona helduak sarrera ordainduz (5€), behin Principe (SADE) zinemako lehiatilan bere burua identifikatuta.

 

"The Neverending Story" ("Amaigabeko Istorioa")

Bastian Baltazar Bux 10 urteko umea zen, eskola-jazarpenaren biktima, bere ikaskideen erasoak jasaten baitzituen. Behin, haiengandik ihes egitean, liburu-denda batean ezkutatu zen. Dendako jabeak, Koreander jaunak, "Amaigabeko istorioa" izeneko liburuaren arriskuaz ohartarazi zion. Hala ere, Bastianek ezin izan zuen tentazioa saihestu eta Koreander jaunak jakin gabe liburua hartu zuen eta ohar bat idatzi zion, liburua itzuliko ziola hitzemanez.


Bastianek nabaritu zuen ezin zuela istorioa irakurtzeari utzi eta guztiz murgildu zen Atreyuren munduan, izaki fantastikoaren artean; esaterako, ipotxak, lasterketa-barraskiloak eta dragoiak. Azkenean, Bastian konturatu egin zen abenturaren mutil salbatzailea ez zela Atreyu gerraria, baizik eta Bastian bera.

Zalantzarik gabe, pelikularen alderdi harrigarrienetariko bat efektu bereziak dira, 1984. urtean oraindik ordenagailuen laguntzarik gabe egiten baitziren. Figura guztiak benetan diseinatu eta landu egin behar izan ziren. Lehenik, buztinezko figurua txikiak egiten ziren maketa gisa; eta ondoren, igeltsuzko figurak egiten ziren, benetazko tamainan. Igeltsuzko figurak molde moduan erabiltzen ziren pertsonaien barruko mekanikak ezkutatzen zuen aparra gisa. Figura hauen konplexutasunaz ohar gaitezen: 15 txotxongilolari behar ziren pertsonaia bakar bat maneiatzeko. Panpin bitxi hauetako batzuk gordeta daude oraindik Baviera zinema-hirian; izan ere, jarduera turistiko ospetsuenetariko bat pelikulako dragoiaren jatorrizko figuran egiten den ibilaldia da.

Partekatu hemen >